XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

6 URTE - B EREDUA.

NEGUA.

GIROTZEA.

- Sinbologi baten arabera egun desberdinetako eguraldiaren aldaketak ormirudi batetan ezarri.

Adibidez:
astelehena / euria
asteartea / eguzkia
asteazkena / haizea
osteguna / elurra
ostirala / ..............
.
- Eguraldiaren aldaketak eta atmosferan gertatzen diren fenomenoei buruzko esperientziak egin.

Adibidez: ur irekin eta ispiluz hodei bat nola sortzen den ikus arazi. .

- Eguraldi eta jantzien arteko zerikusia aztertu.

Adibidez: plaierak eguraldi ona denean jazten ditugu eta katiuskak euria ari duenean.

Bainujantzia ez dugu neguan jazten eta udan ez gara bufandaz joaten hondartzara.

- Ekaitz (euri, zaparrada, tximist, trumoi, haize...) bat antzestu.

- Gizonek, animaliek eta landareek eguraldiaren arabera ingurune desberdinetan antolatzen dute beren bizimodua.

Adibidez: laranjak ez dira Euskal-Herrian sortzen eta elefanteak ere ez ditugu kale ertzean ikusten.

Helburu hau ormirudi, marrazki, diapositiba, jolas...... bidez lor daiteke.

- Urtaro bakoitzean gure mendi, zelai, zuhaitz, landare...... aldatuz doaz.

Haurrak aldaketa hauetaz jabe daitezela.

- Natura aldaketak sor ditzakeen onura eta kalteaz ohar daitezela.

Adibidez: lehorteak, uholdeak, haize boladak, txingorrak, euriak, eguzkia....